Hodeia ez da existitzen
131 subscribers
69 photos
3 videos
314 links
Teknologia burujabetzaren gunea
https://hodeiaezdaexistitzen.eus
Download Telegram
📢 Beta faseari itxiera emanez, NI.EUS berritua erabiltzaile guztien eskura dago.

💻 Tresna Nextcloud software librean oinarrituta sortu da, euskarazko garapena ahalbidetuz eta teknologia burujabetzaren bidean beste urrats bat emanez.

✊🏼 Batu zaitez euskal komunitate digitalera! ni.eus/
👏1
ARGIAk Make Irigoien irakasleari Digitalizazio Arduratsua egitasmoaren inguruan egindako elkarrizketaren hiru gako:

1️⃣ Digitalizazioa ez da tresna digitalak erabiltzea bakarrik; mundu digitala ulertzea ere bada.
2️⃣ Konpetentzia digital kritikoa landu behar da, pribatutasuna, algoritmoak, desinformazioa eta botere-harremanak ulertzeko.
3️⃣ Teknologiaren ondorio sozialak, etikoak eta ekologikoak hezkuntzaren parte izan behar dira.

ℹ️ Elkarrizketa osoa: hede.eus/dig-ard2
🫵 Euskarabildua 2026: Erakusleihoan parte hartu nahi duzu?

🤖 Urriaren amaieran jardunaldien 15. edizioa ospatuko da, eta aurten arreta berezia jarriko zaio Adimen Artifizial burujabeari.

🤔 Zuen erakundean gai honen inguruko hausnarketa egin duzue? Edo AA burujabearekin lotutako proiektu, esperientzia edo ekimenik garatzen ari zarete?

✉️ Euskarabilduan partekatzeko moduko zerbait baduzue,
kaixo@euskarabildua.eus helbidera idatz dezakezue.

🌐 euskarabildua.eus
📌 Datu-zentroen gorakadaren alde iluna: https://hede.eus/datuzentro

⚡ AArako erabilitako datu-zentroek energia eta ur kopuru ikaragarriak kontsumitzen dituzte, tokiko komunitateetan eragin zuzena izanik.

🌍 Haien hazkundeak lehengaien ustiapena eta erregai fosilekiko menpekotasuna areagotzen ditu.

🤖 Teknologia hau geroz eta gehiago erabiltzen da helburu militarretarako (Palantir proiektua adibide garbia da).

✏️ Jatorrizko artikulua: El Salto (Melissa Garriga)
❤2
📱 Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)? jardunaldiarekin amaitu dira UEUren 54. Udako Ikastaroak.

Bertan, Leire Lison Nicuesak, Fedibertsoa Saretzen elkartea aurkezteaz gain, ingurune digitalean burujabetzaz, sare sozialen alternatibez eta teknologiarekiko ikuspegi kritikoaz hausnartu du. Elkarrizketa ikusi hemen.
🤝 EHUk adimen artifizial fidagarri eta arduratsuaren aldeko sare batean parte hartuko du

• EHUk, HiTZ zentroaren bidez, ConfIA sarean parte hartuko du beste bederatzi unibertsitaterekin batera.
• Helburua da AA sistema seguruagoak, gardenagoak, jasangarriagoak eta pribatutasuna errespetatuko dutenak garatzea
. • Sareak ikerketa-proiektuak, doktorego-programak eta unibertsitateen arteko lankidetza sustatuko ditu, adimen artifizial arduratsuaren garapena bultzatzeko.

💡 Adimen artifizialaren erabilera gero eta zabalagoa den honetan, gardentasuna, pribatutasuna eta fidagarritasuna funtsezko erronkak dira.

Albiste osoa Berria-n 🗞
👏3
📱 Meta auzi historiko bati aurre egiten ari da AEBetan, adingabeengan sare sozialen mendekotasuna sustatzea leporatuta.

⚖️ 29 estatuk diote Facebook eta Instagram nahita diseinatu zituztela gazteen erabilera areagotzeko.

💰 Metari 1,4 bilioi dolarreko erantzukizuna eskatu diezaiokete.

https://hede.eus/meta2
🇪🇺 Europako Batzordeak ChatGPT VLOSE gisa izendatu du (Very Large Online Search Engine), eta Reddit eta Roblox VLOP gisa (Very Large Online Platforms).

Lau hilabeteko epea izango dute DSAren betebehar gehigarriak betetzeko.
🔗https://digital-strategy.ec.europa.eu/en/news/commission-designates-chatgpt-reddit-roblox-under-digital-services-act?utm_source=chatgpt.com
AAren garapena moteltzeko deia, geopolitikaren erdian 🛑🤚
Azken egunetan Anthropic-eko zuzendari nagusi Dario Amodeik adimen artifizialaren garapena moteltzeko eskatu du, segurtasun-arriskuei aurre egiteko denbora gehiago izateko.

Txinak proposamena kritikatu du, eta AEBen nagusitasun teknologikoa mantentzeko eta Txinaren aurrerapena oztopatzeko «Gerra Hotzeko estrategia» dela salatu du.

Eztabaidak agerian uzten du AAren garapena ez dela soilik erronka teknologikoa: segurtasuna, nazioarteko lehia eta teknologia-gobernantza ere jokoan daude.
AAren etorkizunari buruzko erabakiak lankidetzaren eta lehia geopolitikoaren artean kokatzen dira.
https://www.thenews.com.pk/latest/1416141-china-state-media-slams-anthropics-ai-slowdown-call-as-cold-war-strategy
📱 Haurtzaro digitala: nola babestu adingabeak teknologien aurrean?

Sare sozialetan adingabeen erabilera mugatzeko neurriak gero eta gehiago eztabaidatzen ari diren honetan, Gorka Juliok arreta beste hainbat faktorera ere eramaten du bere artikuluan: plataformen diseinua, datu-bilketa, negozio-ereduak eta pribatutasuna.

Adin-mugak edo adina egiaztatzeko sistemak ez dira eztabaidaren alderdi bakarra. Haur eta gazteen ingurune digitala nola eraikitzen dugun eta zer nolako teknologia nahi dugun ere badago jokoan.

Ez galdu Gaur 8-k argitaratutako artikulua!
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2026-09-12-07-00/hemeroteca_articles/haurtzaro-digitala
❤1
BADATOR EUSKARABILDUA! 🔥
Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura.
Nola lortu teknologia-burujabetza algoritmoen aroan?

🤖Aurtengo Euskarabilduan Euskal Herriko azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak, datuak eta aplikazioak izango ditugu hizpide.

📅 Urriak 27
🕘 09:00–14:00
📍 San Telmo Museoa, Donostia

Ez zaitez lekurik gabe geratu, izena eman! https://euskarabildua.eus/izena-eman
😭1
🏭 Datu-zentroen hedapena mugatzeko proposamena baztertu du Eusko Legebiltzarrak.

🔸EH Bilduk hipereskalako datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du, energia eta sare elektrikoaren ahalmena euskal industriaren elektrifikaziora eta deskarbonizaziora bideratzeko lehentasuna bermatzeko.

🔸EAJk eta PSEk, ordea, datu-zentroak sustatzen jarraitzea babestu dute, subiranotasun digitalaren izenean.

🔗 Irakurri albistea 👉🏻 https://www.argia.eus/albistea/eh-bilduk-datu-zentroen-hedapena-mugatzea-eskatu-du-industria-lehenesteko-baina-datu-zentroak-bultzatzen-jarraitzea-erabaki-du-legebiltzarrak
⚖️ Meta 25.000 milioi dolarreko isunarekin zigortu dute

Mexiko Berriko epaile batek Meta zigortu du Facebookeko erabiltzaileen datuen pribatutasunari eta eduki kaltegarrien kudeaketari buruz urteetan herritarrak engainatzeagatik. Epaimahaiak 43,9 milioi lege-hauste inguru zenbatu ditu.

📌 Metak helegitea aurkeztuko du. Kasuak Cambridge Analytica auzian du jatorria, Facebookeko milioika erabiltzaileren datuak baimenik gabe erabili baitziren.

🔗Irakurri artikulua BBC-n: https://www.bbc.com/news/articles/cqdr8zxrr3dxo
🌲 Googlek 400.000 zuhaitz inguru moztu ditu legez kanpo Finlandian, datu-zentroak eraikitzeko.

The Guardian-en arabera, 250.000 zuhaitz inguru moztu dituzte Muhosen eta beste 150.000 Otanmäkin, beharrezko ingurumen-ebaluazioak amaitu aurretik. 🪓

🛑Finlandiako agintariek lanak geldiarazteko agindu dute. Bizilagunek ur arrearen isurketak eta faunaren desplazamendua salatu dituzte. Googlek barkamena eskatu du, eta Muhosen 130 hektareatan zuhaitzak landatzeko asmoa iragarri du.

🔗 Albiste osoa irakurri: https://www.theguardian.com/environment/ng-interactive/2026/oct/22/finland-google-felling-trees-datacentre
💥Jarraitu aurtengo Euskarabildua jardunaldia 'Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura. Nola eraiki ekosistema burujabe eta saretua?' zuzenean 👉 https://www.youtube.com/watch?v=TLAzbVVKhTg
💻 Richard Stallman: «Etsaia indartsua da, baina askatasunaren onerako eragozpenak jasateko prest egon behar dugu»

ARGIAk Richard Stallman software librearen mugimenduaren sortzaileari elkarrizketa egin dio eta teknologia burujabetzaren erronkez aritu da 💬

Irakurri elkarrizketa osoa 👇 https://www.argia.eus/hemeroteka/argia/2983/richard-stallman
25 urte Sustatu sortu zenetik, euskarazko lehen hedabide digitala💫

💬 Funtsean, Sustatu hedabide kolektibo bat izan zen hastapenetik. «Aukera ematen zitzaion edonori bere agiriak edo komunikatuak jartzeko. Edo iritzi bat, edo albiste jakin bat». «Trakzio pixka bat lortu zuen Sustatu-k. Izentxo bat egin zuen orain beteranoak diren batzuen artean», gogoratu du Luistxo Fernandez Sustatu -ko sortzaileak.

Irakurri Berria-ren albiste osoa 👇
https://www.berria.eus/komunikazioa/25-urte-euskarazko-lehen-hedabide-digitala-sortu-zenetik_2165204_102.html
Egun on!
Adimen artifizialari buruzko herri estrategia bat lantzeko lantaldea sortuko dute Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk adostutako lantaldearen helburua da herri erronka nagusiak identifikatzea, bertako gaitasunak eta gabeziak aztertzea eta estrategia integral baten oinarriak finkatzea.
🔹 Burujabetza teknologikoa izan da eztabaidaren ardatzetako bat: kanpoko enpresa teknologikoen tresnen erabiltzaile hutsak izan beharrean, bertako beharretara egokitutako adimen artifiziala garatzeko gaitasuna izatea.
🔹 Euskara eta euskal kultura ere kontuan hartu dituzte, baita bertako ikerketa zentroek eta hizkuntza teknologien sektoreak eskaintzen dituzten aukerak ere.

🔗 Albiste osoa BERRIAn
🎯 Euskarabildua Jardunaldiak aurtengo edizioko ideia eta gako nagusiak kronika batean jaso ditu, hitzaldien argazki eta bideoen loturarekin: https://euskarabildua.eus/kronika

🎬 Jardunaldian parte hartutako hizlari zein entzuleen testigantzak bideo baten bidez jaso ditu ere: https://l.eus/euskarabildua-laburpena