PeerTube mugikorrean: zure arreta zaintzen duen bideo-unibertsoa

PeerTube sur mobile : un univers de vidéos qui prend soin de votre attention
Framablog
https://framablog.org/2024/12/10/peertube-sur-mobile-un-univers-de-videos-qui-prend-soin-de-votre-attention/

PeerTube-ren Android eta iOS-erako aplikazioaren lehen bertsioa argitaratu du Framasoft-ek. Hasiera-hasieratik euskaraz erabili ahal izango dugu Librezalek egindako itzulpenari esker. PeerTube Fedibertsoko bideo-plataforma libreen sarea da. Euskal Herrian baditugu batzuk: PeerTube.eus, bideoak.argia.eus eta peertube.euskarabildua.eus, besteak beste. Aurten 20 urte bete dituen irabazi asmorik gabeko Framasoft elkarteak garatzen du Peertube, eta aurrera jarraitzeko dohaintzak biltzeko auzolaguntza kanpaina martxan dute.