“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. ARGIA astekariaren 2.898 zenbakiko azalera atera duten erreportajean, bi proiektu horiek jatorri, izaera eta finantzaketaren inguruan dituzten desberdintasunak nabarmendu dituzte.