2002ko martxoaren 18an Mandrake Linux 8.2 argitaratu zuten, euskarara itzulitako lehen sistema eragile librea. 2001ean abiatu zuen proiektua Eusko Jaurlaritzak, eta Elhuyar eta UZEI arduratu ziren itzulpenaz, aurrez Windows-ekin egin bezala. Itzuli zituztenen artean zeuden Gnome mahaigaina, Mozilla 0.9.8 nabigatzailea, eta Evolution 1.0 postarako aplikazioa. Mandrakeren webgunetik deskargatu zitekeen bertsioak euskara barne hartzen zuen, baina horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 2.000 CD kaleratu zituen, batez ere eskoletan banatzeko. Azaroaren 18an aurkeztu zituzten CDetan instalatzailea zuzenean euskaraz abiatzen zen, eta eskuliburuak integratuta zeuden.
Iturriak:
- Linux 8.2 sistema eragilea euskaratu du Eusko Jaurlaritzak – Euskaldunon Egunkaria
- Mandrake Linux 8.2 euskaraz – Sustatu
- Linux Mandrake 8.2 euskaraz – Elhuyar
- Mandrake Linux 8.2 is available – LWN.net
- Linux-ek 10 urte bete ditu – Elhuyar