2001eko urriaren 29an Sustatu sortu zuten Goienak eta CodeSyntax-ek. Euskarazko lehen bloga izan zen, edo garai hartan deitzen zitzaien bezala webloga. Lehen artikulua Joxe Aranzabalek argitaratu zuen: “Zenbait iragarpen datozen hamar urteotarako“. Azaroan erdialdean mezu pribatuak bidali zizkieten euskalgintzako hainbat laguni, zer zen azaldu eta parte hartzera gonbidatuz. Izan ere, hasieratik “Zeuk idatzi” botoi handi zuen webguneak, edonori idazteko gonbita eginez. Abenduaren 19an egin zuten prentsaurreko agerpen publikoa.
Iturriak:
- Sustatuk 5 urte bete ditu – Faroa
- Sustatu: 15 urte teknologia berrien inguruan informatzen – Sustatu
- Sustatuk 20 urte bete ditu eta ospatu egingo dugu – Sustatu
- Sustatu (bloga) – Euskarazko Wikipedia