Efemerideak

duela 9 urte

Datraolat argitaratu zuen Iametzak, traolak hutsunerik gabe deklinatzeko nabigatzaileetarako gehigarria

2015eko urriaren 26an Datraolat argitaratu zuen Iametzak, traolak eta erabiltzaile-izenak hutsunerik gabe deklinatzeko nabigatzaileetarako gehigarria. Euskaldunon ikuspuntutik sare sozialetan traolak deklinatzean “#euskarabilduaren” bezalakoak erabiltzea litzateke logikoena, baina horren ordez “#euskarabildua-ren”, “#euskarabildua ren”, “#euskarabildua|ren”, “#euskarabildua.ren” eta beste hainbat ikusten ziren. Horietako bakoitzaren aldeko sutsuak zeuden, eta inkestak ere egin zituzten Twitter-en.

Firefox,  Datraolat gehigarriak eztabaida horiek amaitu eta euskaldunoi traolak modu naturalago batean erabiltzeko aukera eman zien. Nabigatzaileko gehigarriaren botoian sakatzean zero zabalerako zuriunea karakterea txertatzen du, “#euskarabilduaren” modukoak idazteko aukera emanez. Karaktere horren jatorrizko helburua karaktereen artean zuriunerik erabiltzen ez duten hizkuntzetan (thailandiera, japoniera…) hitzak edo lerroak mozteko aukerak adieraztea bada ere, euskaldunok gure beharrak asetzeko erabili genuen. Xumea bada ere, teknologia burujabetzaren adibidea da.

Twitter-ek itxura berritu zuenean funtzionatzeari utzi bazion ere, Mastodonen ondo dabil oraindik ere. Android mugikorretan ere erabil daiteke AnySoftboard teklatuan, Librezaleri esker.

Hala ere, traolak deklinatzeari buruzko eztabaidak konpondu ala areagotu zituen ez dago argi 😉

Jatorrizko komikia: XKCD (CC-BY-NC 2.5)

Iturriak:

Partekatu