Jendeak izan behar du herriko plazaren jabea

The people should own the town square
Join Mastodon
https://blog.joinmastodon.org/2025/01/the-people-should-own-the-town-square/

“Mastodonen jabetza eta kontrolak ez luke pertsona bakar batena izan behar” adierazi dute sare sozial libre eta federatuaren blogean. Balio horretan sakontzeko asmoz, irabazi asmorik gabe erakunde berri baten esku utziko du proiektuaren jabetza Eugen Rochko-k, 2016an sortu zuenetik Mastodon gidatu duen garatzaile alemaniarrak. Aurrera begira orain arteko misio berdinarekin jarraituko dute: “pertsonek benetako online komunitateak eraiki ahal izatea, iragarkirik, datuen ustiapenik, algoritmo manipulatzailerik edo monopolio korporatiborik gabe”.