2025eko urtarrilaren 17an euskarazko toki komunikabideen Mastodon instantzia publiko egin zuen Tokikom-ek: TKM.eus. Sare sozial toxikoak utzi eta Fedibertsora batzearen aldeko Goazen lagunok egitasmoarekin bat egin zuten, eta sare sozial korporatiboen presentzia murrizteko asmoa iragarri zuten, RAP elkartearen arauei jarraiki. Bide horretatik, Tokikom taldearen X eta Facebook kontuetan edukiak argitaratzeari utzi zioten, eta hedabideak animatu zituzten berdin egitera.
Iturriak:
- TKM.EUS: Tokiko informazioa jarraitzeko, tokiko sare soziala – Tokikom
- Euskarazko toki komunikabideen Mastodon instantzia sortu du Tokikom-ek – Hodeia ez da existitzen