Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/zergatik-utzi-ditu-argiak-twitter-eta-facebook

ARGIAk sare sozialen inguruan egindako hausnarketen berri eman du xehetasun handiz. Twitter / X eta Facebook uztea erabaki dute, bertan egoteari alde negatibo gehiago ikusten diotelako positiboak baino. Horiek elikatzeari eskainitako denbora tresna propioak indartzeko baliatuko dute: ARGIA.eus, email buletinak eta Fedibertsoa. Fedibertsoa ere “gure tresnak” atalean sailkatu dute, euskal komunitateak autogestionatutako tresna libreak ere bere sentitzen dituztelako.