Komunikatzeko modu berri bat

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
https://wikimedia.eus/2025/02/komunikatzeko-modu-berri-bat/

Euskal Wikilarien Elkarteak komunikazio estrategia fintzeko lau neurri iragarri ditu:

  1. Sare toxikoak ahal dela alboratzeko Euskarazko Wikipediak X eta Facebook uztea. Hala ere, oraindik ere Metaren Instagram erabiltzen jarraituko dute, garrantzia duelako Ikusgela proiektuarentzat.
  2. Gune propioa indartzea: Wikimedia.eus blogari garrantzia emango diote.
  3. Fedibertsoaren aldeko apustua: Mastodonen dituzten bi kontuak (@euwikipedia eta @ikusgela) mantendu eta kalitatearen alde egingo dute. Horrez gain argazki kanal berria sortu dute Pixelfed.eus-en.
  4. Telegram kanalak: Ikusgelako Telegram kanalarekin batera, Wikipediako kanala ere ireki dute.