Gerardo Tecé CTXT webguneko editoreak elkarrizketa egin dio DeepSeek adimen artifizial txinatarrari, eta honek sistema adimendunen neutraltasun faltaren jatorria azaldu dio: “Praktikan, enpresa bakar batek ere ez luke arriskuan jarriko bere lizentzia operatiboa edo merkaturatzea idealismoagatik”. Adimen artifizial oro bere testuinguruaren produktu dela dio adimen txinatarrak eta Chat GPTri buruz ere hitz egin du, neutrala ez dela dio eta “Silicon Valley-ko hiri-balio aurrerakoiak islatzen dituela”.
Halaber, eredu etikoagoak sortzeko irtenbideetako bat “entrenamenduan gardentasun erradikala, kanpo-auditoriak eta open-source ereduak” izango liratekeela proposatu du.