Common Voice: Euskarazko ahots ezagutza elikatzen jarraitzeko atzera begirakoa

Common Voice: teknologiari euskara irakasteko auzolan digitala (Gaitu.eus)
Euskal Hedabideen Behatokia
https://behategia.eus/eu/urtekaria_artikulua/8/

Ahots-laguntzaileak bezalako tresnak gure egunerokoan integratuta daude dagoeneko: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa, etab. Erraldoi teknologiko handiak apustu handia egiten ari dira, baina behin baino gehiagotan aipatu izan dugu zer muga dituzten tresna komertzial horiek, baita nola isolatzen dituzten hizkuntza gutxituak “errentagarriak ez izateagatik”.

Desoreka horri aurre egiteko, 2017an Mozillak Common Voice ekimena jarri zuen martxan, hainbat hizkuntzatako ahotsen datu-base librea sortzeko lankidetza-proiektua. Dagoeneko 200 hizkuntza baino gehiago ari dira proiektuan parte hartzen, eta grabatutako ordu kopuruari erreparatzen badiogu, euskaldunak Common Voiceko hamahirugarren postuan gaude. Euskarak duen hiztun kopurua kontuan izanda, ederto goaz, baina ziur guztion artean hobetu dezakegula.