Iratxe Esnaola: “Hezkuntzaren funtzio soziala indartu behar du digitalizazioak”

GUKA
https://guka.eus/zarautz/1744199105417-iratxe-esnaola-hezkuntzaren-funtzio-soziala-indartu-behar-du-digitalizazioak

Iratxe Esnaola, Hezkuntzan Librezale taldeko kide eta hezkuntzan doktorea, kezkatuta agertu da hezkuntzaren digitalizazioak multinazionalen esku uzteak dakartzan arriskuez guka.eus hedabidean egindako elkarrizketan. Azpimarratu duenez, digitalizazioak hezkuntzaren funtzio soziala indartu behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da tresna libreak eta software librea erabiltzea, komunitate osoaren ahalduntze digitala sustatuz. Halaber, kritikatu du tresna teknologikoak irizpide pedagogikorik gabe sartu direla ikastetxeetan, eta horrek hezkuntza-prozesuan izan dezakeen eragin negatiboa nabarmendu du.

Elkarrizketa guztia guka.eus-en, Maddi Txintxurretaren eskutik.