Europak berriz zigortu ditu Apple eta Meta, muga zergen lurrikararen erdian

Berria
https://www.berria.eus/ekonomia/europak-zigor-berriak-ezarri-dizkie-appleri-eta-metari-muga-zergen-lurrikararen-erdian_2140799_102.html

Europako Batzordeak isun gehiago onartu ditu AEBetako bi erraldoi teknologikorentzat. 2023an onarturiko Merkatu Digitalen Araua (MDA) urratzea egotzi zien Appleri eta Metari. Aurrenekoak 500 milioi euro ordaindu beharko ditu aplikazio mugikorren dendan monopolio praktikak egiteagatik; sare sozial plataformak, berriz, 200 milioi euro ordaindu beharko ditu erabiltzaileek harpidetza bat ordaindu behar izan dutelako publizitate pertsonalizatua saihesteko. Applek eta Metak orain hirurogei eguneko epea dute batzordearen eskaerak betetzeko.

Albiste osoa Berria-n, Imanol Magro Eizmendiren eskutik.