Itzali sistema, piztu alternatiba

Enpresabidea
https://www.enpresabidea.eus/ekonomia/itzali-sistema-piztu-alternatiba_2214384_102.html

Erika Martinez Lizarragak (Goiener) eta Iker Garaialde Etxaburuk (Izarkom) azken itzalaldia abiapuntu hartuta hausnarketa egiten duteĀ gure energia- eta komunikazio-sistemaren ahuleziei buruz. Apirilaren 28ko gertakariak agerian utzi zuen gure eguneroko funtzionamendua zein mendekoa den azpiegitura zentralizatu eta multinazionalen esku dauden sare digital eta elektrikoekiko. Gaur egungo sistemak etekinak lehenesten ditu, eta horrek sare ahulak eta kontrol gutxiko egiturak sortzen ditu, arrisku larriak dakartzatenak.

Alternatiba gisa, tokiko ekimenak eta herritarren parte-hartzea lehenesten dituzten ereduak proposatzen ditu artikuluak, hala nola Zumaian sortutako Piztu kooperatiba. Egituraketa komunitarioaren aldeko apustua egitea da helburua: burujabetza teknologiko eta energetikoa sustatzea, eta bide batez, kontsumo-eredu jasangarriago baterantz egitea. Horretarako, beharrezkoa da norbanakoen konpromisoa eta gizartearen inplikazio aktiboa.

Artikulu guztia Enpresabidea webgunean.