F-Droid aplikazio libreen webgunea, orain euskaraz ere

F-Droid
https://f-droid.org/eu/

Mastodon sarean iragarri duten bezala, F-Droid webgunea euskaratzen hasi dira. F-Droid-ek Android-erako software libreko eta kode irekiko aplikazioak biltzen ditu, eta aspalditik erabili daiteke euskaraz Librezaleko kideen lanari esker. Orain, ordea, webgunea ere euskaratzen ari dira, eta jendeak bere ekarpena egiteko deialdia egin da.

F-Droid Google Play-ren alternatiba bat da, eta erabiltzaileei aplikazioak modu garden eta pribatutasuna errespetatuz instalatzeko aukera ematen die. Aplikazio guztiak komunitateak berrikusi eta era seguruan banatzen dira.