Teknopata blogean jaso denez, Ekainaren 18an, Mastodon sare sozial irekia Nazio Batuen Erakundearen “Digital Public Goods” (Ondare Publiko Digitala) zerrendan sartu dute, Wikipedia edo LibreOffice bezalako proiektuekin batera. Aitorpen hau Digital Public Goods Alliance izeneko nazioarteko sareak egin du, eta helburua da Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzea baliabide digital ireki eta publikoei esker.
Mastodonek bereziki laguntzen du honako helburuetan:
-
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
-
16: Bakea, justizia eta erakunde sendoak
-
17: Helburuak lortzeko aliantzak
Aitortza honek indartzen du Mastodonen eta, oro har, fedibertsoaren balio publikoa. Eredu deszentralizatu, ireki eta etiko batean oinarrituta, sare sozial korporatiboen alternatiba sendoa dela erakusten du.
Irakurri gehiago: Teknopata.eus