Teknopata.eus-ek azaltzen duen bezala, WeTransfer fitxategiak partekatzeko zerbitzu ezagunak erabilera-baldintzak aldatu ditu, eta horien bidez, erabiltzaileek igotzen dituzten edukiak enpresaren esku geratzeko aukera iragarri du. WeTransferrek bere burua “doako eta eroso” zerbitzutzat aurkezten badu ere, baldintza berrien arabera, artxiboen gaineko eskubide batzuk hartu ditzake, eta haien erabilera komertziala egiteko atea zabalik uzten du, gardentasun gutxirekin.
Albistean azpimarratu den bezala, ohiko erabiltzaileak sarritan ez dira jabetzen horrelako plataforma komertzialek zer baldintza ezartzen dituzten, eta askotan beren eduki pertsonalak edo profesionalak inolako kontrolik gabe lagatzen dituzte. Testuinguru horretan, beharrezkoa da kontzientzia digital handiagoa izatea eta alternatiba etikoagoak erabiltzea (esaterako, tori.eus).
Albiste guztia Teknopata.eus webgunean.