Mailtrain: Kanpainak eta kanalak

Erakunde askok, bereziki marketin sailetan, buletinak bidaltzeko tresnak erabiltzen dituzte informazioa publiko zabal bati helarazteko, bezeroak fidelizatzeko edo salmenta zereginetarako. Mota honetako softwareen artean Mailchimp da ezagunena, baina software jabeduna da, ordainpekoa eta datuak nonahi gordetzen ditu.

Horri aurre egiteko, Mailtrain integratzea gomendatzen dugu. Mailtrain kode irekiko plataforma bat da, bidalketa-sistema edo newsletter sistema propioa sortzeko erabil daitekeena, eta kontaktuak inportatzeko nola zerrendak kudeatzeko aukera ematen duena. Software librekoa izanda, nahi den zerbitzarian modu erraz batean instalatu daiteke, eta ez du inongo kosturik.