Zibergara 2012an Bergaran sortutako eta jomugan Debagoieneko burujabetza teknologikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Elkarte bezala erakundetu zen 2023. urtean. Ondorengo helburuak ditu bere estatutuen arabera:

  • Teknologia libreak ekonomia sozialaren ikuspegitik sortu, sustatu eta saretzea.
  • Burujabetza teknologikoaren bidean pausuak ematea, burujabetza materialen ikuspegi integrala bermatuz, eta interkooperazioa, elkartasuna eta zaintza harremanen eta proiektuen erdigunean jarriz.
  • Merkatuaren gainetik herri eta komunitateek teknologiari loturiko gaietan erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
  • Herritarrak arlo teknologiakoan gaitu eta ahalduntzea, azpiegituren zein sortu daitezkeen proiektuen gaineko erabakiak hartu ahal izateko.