2025-05-24
10:30
Tafalla
Herrian zehar

Burujabetzaren eta Herri Boterearen Aldeko Topaketak

Antolatzailea: BAM Euskal Herria
https://bameh.eus/279-2/

Euskal Herriko Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak (BAM) Burujabetzaren eta Herri Boterearen Aldeko Topaketak ospatuko ditu maiatzaren 24an Tafallan. Topaketen helburua Euskal Herrian arloz arlo gauzatzen ditugun prozesu askatzaile ugariak saretu eta eraginkor bihurtzea da, besteak beste, harreman-agenda bat osatzeko eta burujabetzaren bidea ekimen praktikoekin irudikatzeko.

Topaketetan Herri Mugimenduarekin loturiko gai ugari jorratuko dituzte zehar: elikadura, energia, feminismoa, etxebizitza, kirola, sorkuntza… eta nola ez, baita teknologia ere.

https://www.argia.eus/fitxategiak/albisteak/irudiak/17479245650754693b-e3af-4f7a-8b03-8e32db383673.jpeg

Hurrengo galdetegiaren bidez izena eman daiteke.