Euskarabildua jardunaldien 13. edizioa ospatuko da urriaren 17an Donostiako San Telmo Museoan, “Artifiziala ez den teknologia” lelopean. Edizio berri honek, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzuteko aukera emango du. Ekitaldia doan izango da, baina aurrez izena eman behar da.
Hau da egitaraua:
09:00 Aurkezpen instituzionala
09:15 Sarrera – Eli Pombo (Iametza)
09:25 Hitzaldia: Algoritmo publikoak – Manuela Battaglini
10:00 Hitzaldia: Sareak gureak dira – Marta G. Franco
10:30 Atsedenaldia
11:00 Esperientziak:
– EducaMadrid: Zerbitzu burujabeak hezkuntza komunitatearentzako – Daniel Esteban
– Softcatala – Belén Ivars
– Datu zentro lokalak – Xabier Garmendia (Abaila kooperatiba) eta Alexis Guirlé (Izarralde) – Moderatzailea: Maider Likona (Bikonet)
12:20 Mahai-ingurua: Common Voice. Euskarazko ahots teknologiaren bilakaera
– Gorka Varela (Vicomtech)
– Xabier Ezpeleta (Tknika)
– Jon Sanchez (EHUko Aholab zentroa)
– Igor Leturia (Orai)