2025-11-04
09:00
Donostia
San Telmo Museoa

Euskarabildua 14. edizioa

Antolatzailea: Iametza
https://euskarabildua.eus/

NORK GOBERNATZEN DU INTERNET? EUSKAL KOMUNITATE DIGITALA ERRONKA GLOBALAREN AURREAN

Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da aurten eta begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan?

Bizi dugun errealitate globalaren aurrean zein izan behar du euskal komunitatearen estrategiak? Galdera horri erantzuten saiatzeko, aurtengo Euskarabilduan Interneteko izen eta zenbakien kudeaketa daraman ICANN erakundea ezagutzeko aukera izango da, baita bertan euskaldunon ordezkaritza duen PuntuEUS Fundazioaren lana nolakoa den ulertzeko ere, eta Euskal Herriko esperientziei ere tartea eskainiko zaie, ohiko moduan. Era berean, sare sozialetan eta euskarazko adimen artifizialean jarraitu beharko genukeen estrategiari buruz gogoetatuko dute hainbat adituk.

Kontsultatu hizlariak

Izena eman