Etxetik ekarritako tresnak (ordenagailuak, telefonoak, tablet-ak…) konpontzeko tailerra antolatu du Torrekuan apirilaren 30ean Bikonet elkarteak, Teks-en laguntzarekin. Repair cafe formatua izango du eta “Bota? Ez! Konpondu” lelopean, matxuratutako tresnen berrerabilpena eta bigarren bizitza bat ematea bultzatu nahi du ekimenak. Saioa Torrekuako lehen solairuan izango da arratsaldeko 17:30etan.

