2024-11-07
09:00
Donostia
Carlos Santamaria zentroa

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2024: “Adimen Artifizial Sortzailea”

Antolatzailea: UEU
https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2084-ieb2024-adimen-artifizial-sortzailea

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIII. edizioa da aurtengoa. Bigarrenez segidan, Adimen Artifiziala hartuko dugu gai nagusi, baina aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko dugu, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere.

Horretaz gain, informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Hauxe da egitaraua:
08:30 – 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 – 09:10 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
  • Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria)
  • Aitzol Astigarraga Pagoaga (jardunaldiaren koordinatzailea)
09:10 – 10:00 Hitzaldia: Adimen artifizial sortzailea: historiatik eta histeriara?
  • Mikel Artetxe Zurutuza (Reka-ren sortzaileetakoa eta UPV/EHUko Ixa taldeko eta HiTZ zentroko ikertzailea)
10:00 – 11:00 Softwarea garatzeko eta ikasteko bide berriak
  • Adimen Artifiziala Lanbide Heziketan: ikaskuntza aberasteko erronka. Iñaki Telleria Olabarrieta eta Rakel Alonso Artola (Tknika)
  • Low-code eta Mendix plataforma. Ainhoa Iturrioz (Abantail kooperatiba)
11:00 – 11:30 Atsedenaldia.
11:30 – 12:30 Laborategitik plazar
  • LLMetatik aplikazioetara: testua osatzetik aginduak jarraitzera. Ander Corral Naves (Orai NLP)
  • Zein da LLMrik onena? Naiara Perez Miguel (EHU/UPVko Ixa taldeko eta HiTZ zentroko ikerlaria)

12:30 – 14:20 Komunikazioak. 2 saio paralelo:

Komunikazio orokorrak:

  • 12:30 – .EUS domeinuaren zibersegurtasun estrategia. Josu Waliño
  • 12:45 – Torrekua eraikina: teknologia libreak ekonomia sozialaren ikuspegitik sortu, sustatu eta saretzeko laborategia. Gorka Julio eta Mattin Solis. (Talaios Koop.)
  • 13:00 – ONDARE: ONgizaterako aDimen ArtifizialarRen Ekarpenak. Naiara Aginako, Olatz Arbelaitz, Borja Calvo, Iñaki Inza, Itziar Irigoien, Elena Lazkano, Alexander Mendiburu, Usue Mori, Olatz Perez de Viñaspre, Ana Zelaia
  • 13:15 – Adimen Artifizial Sortzailetik haratago. Asier Urío Larrea
  • 13:30 – LibreTranslate itzultzaile neuronalari euskara irakatsi diogu. Urtzi Odriozola Lizaso.
  • 13:45 – ideckia. Josu Igoa Errandonea
  • 14:00 – Datu meteorologikoak Wikipedian/Wikidatan. Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola

Ikasleen komunikazioak:

  • Pentsaera Konputazionala jolasen bidezko Kimikaren irakaskuntzan. Irati Berasarte (MAL)
  • Bloke bidezko programazio analogikotik kode digitalera. Irene Quesada Pizarro (GrAL)
  • Suizidio-zantzuak sare sozialetan. Xabier Irastorza Urbieta (GrAL)
  • Suizidio detekzioa sare-sozialetako erabiltzaileetan denboran zehar aldakorrak diren topiko eta emozio errepresentazioak erabiliz. Andrea Jaunarena Cayetano (GrAL)
  • Alborapenen azterketa hizkuntza-eredu handietan. Joseba Bertolini (GrAL)
  • Senide. Alberto Cáceres Guillén, Gerson Leonardo Calo Barrera, Gorka García Altube, Jon Telleria Guinea eta Aritz Arruabarrena Area (LH)
  • Euskarazko lehen C1 ebaluatzaile automatikoa. Ekhi Azurmendi Arrue (MAL)
  • Euskarazko akats gramatikalak zuzentzen entrenamendu-adibide erreal eta sintetikoak uztartuz. Muitze Zulaika Gallastegi (MAL)
  • Hizkuntza-eredu handiei bertako ezagutza irakasten. Euskal Herriko ezagutzaren kasua. Oihane Cantero Dominguez
  • TruthfulQAeus: LLMek egia esaten al dute? Eneko Sagarzazu Martinez (MAL)
  • Uneko eredu multimodal eta hizkuntza ereduen zentzumen espazialaren azterketa. Oier Ijurco Murua (GrAL)
  • Sare Neuronal Arkitektura bilakaeraren analisia Neuroevolution of Augmenting Topologies algoritmoan. Lukas Arana Garmendia (GrAL)
14:20 – 14:30 Goizeko saioaren itxiera eta sari banaketa.
14:30 – 15:30 Bazkaltzeko tartea.
15:30 – 17:00 Tailerra. Sofwarearen garapena LLMak erabiliz: 10 adibide praktiko
  • Juanan Pereira Varela (UPV/EHU Informatika fakultatea, ONEKIN Research Group)