Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternatiba osasuntsuagorik? Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin komunikazio modu onak planteatu eta, egin diren saiakeren inguruan aritzeaz gain, har ditzakegun konpromisoetaz arituko dira Nortasuna Sarean jardunaldietan. ‘KomunikaziONA bidegurutzean’ jardunaldien hamargarren edizioa izango da.

