2026-05-21
10:00
-
Online

Nextcloud — Datuen pribatutasuna eta lankidetza segurua zure enpresan webinarra

Antolatzailea: Iametza
https://nextcloud.iametza.eus/apps/forms/s/ssQ3qxe27EsoSMXDd8JsC7QP

Gaur egungo ingurune digitalean, datuen kontrola eta pribatutasuna funtsezkoak dira enpresa eta elkarteentzat. Webinar honetan Nextcloud tresna ezagutzeko aukera izango duzu: nola funtzionatzen duen, zer funtzionalitate eskaintzen dituen eta zein abantaila dituen ohiko cloud-zerbitzuekin alderatuta, betiere datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren ikuspegitik. Ikuspegi praktiko baten bidez, erakutsiko dugu nola erabil daitekeen eguneroko lanean lankidetza errazteko, informazioa modu seguruan partekatzeko eta datuen kontrol osoa mantentzeko, baita zerbitzu horiek gure bidez kontratatzeko aukerak ere.

Webinar honetan azalduko dugu:
✅ Zer den Nextcloud eta nola funtzionatzen duen
✅ Zein abantaila ematen dituen beste “cloud” soluzioekin alderatuta
✅ Nola erabil daitekeen eguneroko lan-prozesuetan (fitxategi partekatuak, egutegiak, kontaktuak, elkarlan testuak…)
✅ Zein aukera eta zerbitzu eskaintzen ditugun guk (instalazioa, konfigurazioa, mantenua…)

Eman izena!