2024-11-28
19:00
Bilbo
Goienkale 14 - Alde Zaharra

“Nola babestu zure bizitza digitala” II. tailer praktikoa

Antolatzailea: Izarkom
https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/nola-babestu-zure-bizitza-digitala-ii-tailerra/

Izarkom Eskolaren bederatzigarren saio honetan, Mattin Solis, Talaios eta Teks elkarteko kideak “Nola babestu zure bizitza digitala” II. tailer praktikoa dinamizatuko du. Lehenengo saioa galdu bazenuen hemen duzu ikusgai.

II. tailer honek ondorengo helburuak izango ditu:

  • Google pribatutasun ezarpenak (eskuratutako datuak eta horiek nola kudeatu).
  • Aplikazioa/programa alternatibo batzuk.
  • Nola nabigatu modu seguruan (konfiguratu nabigatzailea).

Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko. Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.