UEUk eta GOI-Goimailako Online Institutuak elkarlanean antolatutako online ikastaro honen zeregin nagusia izango da irakasle zein irakasle-gaiei baliabideak eskaintzea, gaur egun teknologiak hezkuntzan betetzen duen egitekoaz ikuspegi kritiko bat izan dezaten. Teknologia eta digitalizazioa hezkuntzan ulertzeko dagoen ikuspegi instrumental eta teknozentrista alde batera utzi eta teknologia horiek ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen mesedetan aplikatzeko gakoak eskaini nahi dituzte.
2024-01-31
00:00
Online
UEUren Ikasgela birtuala
Teknopedagogia tailerra: “Teknologia digitalen erabilera ikas-irakaskuntza prozesuetan”
Antolatzailea: UEUk eta GOI-Goimailako Online Institutua