Torrekua komunitateko kideek, fedibertsoa ulertzeko Udarako #fedifesta topaketa ludikoa antolatu dute. Uztailaren 24ean izango da, 12:30etik 16:00etara, Torrekuako hirugarren solairuan.
Bazkari baten formatua izango du topaketak eta fedibertsora salto egiteko gakoak, tresnak eta komunitateak ezagutu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Parte hartzeko interesa duenak, orri honetan eman beharko du izena uztailaren 18a baino lehen.