Teknologia burujabetzaren agenda eta efemerideak “Hodeia ez da existitzen” gunean

Hodeia ez da existitzen · Iametza · Teknologia burujabetza

Hainbat berrikuntzarekin amaituko du urtea “Hodeia ez da existitzen” teknologia burujabetzaren guneak. Batetik, hemendik aurrera domeinu propioa izango du: hodeiaezdaexistitzen.eus, baita hede.eus laburdura ere. Bestetik, orain arteko albisteez, behategiaz eta podcastez gain atal berriak izango ditu: agenda eta efemerideak.

2020an sortu zuen Iametzak Hodeia ez da existitzen, hasiera batean teknologia burujabetzari buruzko podcast bezala. 2022an, idatzizko albisteen atala gehitu ondoren, teknologia burujabetzaren inguruko informazio gune gisa indarra hartzen hasi zen. Geroztik behategia ere badu, gaiari buruz hedabideetan agertzen diren intereseko albisteak biltegi bezala. Orain arte Iametzaren webgunearen azpi-atala izan da Hodeia ez da existitzen, baina denborarekin nortasun berezia hartzen joan denez, domeinu propioa izateko garaia heldu zaio, itxura berrituarekin.

Horrez gain, bi atal berri izango ditu aurrerantzean Hodeia ez da existitzen guneak: agenda eta efemerideak. Agendan teknologia burujabetzari lotutako ekitaldiak aurkituko ditu interesa duenak, esaterako jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak. Efemerideen atalean irakurgai izango dira gaiarekin lotutako gertaera historikoak izango dira irakurgai, Euskal Herrikoak eta mundukoak.