Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 93 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2022koak hautatu berri dituzte bozketa bidez. Hauek dira sarituak:
- Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo), koartzatxo txiki (Egretta garzetta) eta ipar-ahatea (Mareca strepera) Taudaha lakuan, Katmandutik gertu, Nepalen.
Prasan Shrestha / CC-BY-SA 4.0 -
Etiopiako Banna leinuko haurrak, gorputz-pintura tradizionalarekin, zurezko trikimakoekin jolasten.
WAVRIK / CC-BY-SA 4.0 - Izar gazteen sorrera Kreazioaren Zutabeetan, James Webb espazio-teleskopioaren hurbileko infragorri kamerak egindako argazkian.
NASA, ESA, CSA, STScI / Domeinu publikoa - Aurora polarra Víkurkirkja elizaren gainean (Vík í Mýrdal, Islandia)
AstroAnthony / CC BY 4.0 - Marigorringo zazpittitta (Coccinella septempunctata), Alemaniako Viernheimer Waldheide kontserbazio bereziko eremuan.
Stephan Sprinz / CC BY 4.0 - Neguko goiz lainotsu bat Bangladeshen.
Abdul Momin / CC BY-SA 4.0 - Labar kosmikoak Gila nebulosan. James Webb espazio-teleskopioak hartutako lehen argazkietako bat.
NASA, ESA eta CSA / Domeinu publikoa - Lockheed Martin F-35 Lightning II hegazkina erakustaldi batean.
AEBetako Aireko Armada / Domeinu publikoa - Bi garrano zaldiren arteko borroka Portugalgo Penea-Gerês Parke Nazionalean.
Norberto Esteves / CC BY-SA 4.0 - Eguzki-irteera Karpatoetako Parke Nazionalean, Ivano-Frankivsk-eko Oblast-ean, Ukrainan.
Vitalii Bashkatov / CC BY-SA 4.0 - Ascaris ar baten zeharkako ebakidura baten irudi mikroskopikoa; nematodo parasito bat.
Massimo brizzi / CC BY-SA 4.0 - Txori ehule burugorri ar bat habia eraikitzen, Kenian.
Charles J Sharp / CC BY-SA 4.0
Gehiagoren gogoarekin geratu bazarete, 2022ko 56 finalistak edo aurreko edizioetako irabazleak ikusi ditzakezue.