Albaniako gobernuak ministro kargua eman dio AA bati

Teknopata.eus
https://teknopata.eus/2025/09/albaniako-gobernuak-ministro-kargua-eman-dio-aa-bati/

Teknopata.eus webgunean iragarri dutenez, Albaniako gobernuak “Diella” adimen artifiziala izendatu du “erosketa publikoen ministro” karguan. Diella da herritarren arreta elektronikoko atariaren txatbota, urtarrilean sortua, eta orain eskumena izango luke administrazioak egiten dituen kontratazio publiko guztiak aztertzeko. Gobernuak azaldu duenez, helburu nagusia legezkotasuna eta gardentasuna bermatzea da. Hala ere, ez dago argi AAren esku hartzeak benetan garbituko duen ustelkeria esleipen publikoetatik, ala kasuak gertatzen direnean makinaren hutsegiteen erruz izan dela esateko tresna bat izango den.

Albiste guztia Teknopata.eus webgunean.