Elkartenetek, Bilbao Ekintzak eta Seaskak 154 ekipo (ordenagailuak, pantailak, teklatuak eta saguak) berreskuratu eta birgaitu dituzte Baionako Etxepare Lizeoan eta Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan erabiltzeko. Ekonomia zirkularraren printzipioei jarraituz, ordenagailu hauek eskola-komunitateetan berrerabiltzeko prestatu dira, txikien artean digitalizazioa sustatzeko helburuarekin.
Aurrera begira, datozen hilabeteetan Seaskako bost ikastetxeei 600 ekipo informatiko gehiago ematea espero dute, tresna teknologiko jasangarrien eskuragarritasuna indartuz eta hezkuntzaren ingurune digitalean euskararen erabilera sendotuz.
Albiste osoa Elkarteneten webgunean.