Europako Batasunak berriz ere bozkatuko du ‘Chat Control’ lege proposamena

Xataka
https://www.xataka.com/legislacion-y-derechos/union-europea-ha-resucitado-su-plan-polemico-para-vigilar-nuestros-chats-chat-control-se-vota-manana-espana-esta-a-favor

Xataka-k jakinarazi duenez, Europako Batasunak haurren sexu-abusua ekiditeko araudia (CSAM edo ‘Chat Control’ izenez ere ezaguna) berriro mahai gainean jarriko du. Araudia adingabeak babesteko helburuarekin aurkeztu zen 2022an, eta muturretik muturrerako zifratzearekin amaitzea proposatzen zuen, praktikan herritarren pribatutasunari eragingo liokena. 2023an proposamena atzera bota bazen ere, orain mahai gainean dago berriro, eta irailaren 12an bozkatuko da.