2025eko azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da, eta ohi bezala, Euskal Herrian garatzen ari diren teknologia burujabetzarekin lotutako proiektuak eta esperientziak ezagutzera emateko atala izango da. Bertan parte hatuko duten proiektuak biltzeko deialdia zabaldu dute. Teknologia burujabetzaren inguruko haien esperientzia partekatu nahi dutenek, maiatzaren 30era bitarteko epea dute proposamenak bidaltzeko.
Informazio gehiago: euskarabildua.eus