Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial “toxikoak” utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean sinesten dugu, monopoliorik, algoritmo inbaditzailerik eta nahi ez den publizitaterik gabe”, diote. ARGIAk bat egin du kanpainarekin eta sare sozial toxikoei buruz lantaldean egindako gogoetaren ondorioak urtarrilaren 31n jakinaraziko ditu, Argia Sarietan.
‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa
ARGIA