gpx.studio tresna euskaraz eskuragarri

https://gpx.studio/eu

gpx.studio, GPX ibilbideak linean sortu, editatu eta partekatzeko tresna ezaguna, orain euskaraz ere erabil daiteke. Mikel Larreategik Mastodonen jakinarazi duenez, tresnaren interfazea euskaratu du, erabilera errazagoa eta hurbilagoa izan dadin euskaldunentzat. gpx.studio-k OpenStreetMap datuak baliatzen ditu ibilbideak planifikatzeko, eta hainbat funtzio eskaintzen ditu, hala nola ibilbideak moztu, segmentatu, puntu interesgarriak gehitu eta altuera profilak aztertu. Tresna hau doakoa, publizitaterik gabea eta kode irekikoa da, eta euskarazko bertsioa erabiltzaile komunitatearen ekarpenari esker gauzatu da.