Hamar mila Maurizia… eta Benita

Berria
https://www.berria.eus/bizigiro/hamar-mila-maurizia-eta-benita_2137471_102.html

Wikiemakumeok taldeak 10.000 emakumeren biografiak sortu ditu jadanik Euskarazko Wikipedian. Durangokoa da talderik aktiboena, baina hainbat herritan ari dira lanean: Oiartzun, Ondarroa, Lekeitio, Arratia… Emakumeek sarean duten presentzia urria gizonenaren pare jartzea da taldearen helburua. 2017an, Euskarazko Wikipedian, emakumeen presentzia %13koa zen; 2024an, berriz, %32koa. Iaz Make Irigoienekin hitz egin genuen gaiari buruz Hodeia ez da existitzen podcastean.