Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Wikipedian hegaztien euskarazko izen egokiak finkatu eta informazioa osatzeko proiektu bat martxan jarri du. Horretarako, Euskal Batzorde Ornitologikoak egindako lanketa irizpide gisa hartu da. Lanketa honetan, 2.000 hegazti baino gehiagoren euskarazko izenak zehaztu eta txoriak.eus webgunean informazioa zabaldu dute. Proiektuan edozeinek parte hartu dezake, Wikipediproiektuaren orrian zehazten diren irizpideak jarraituz.
Hegaztien euskarazko izenak sustatzeko Wikiproiektua martxan dago
Baina guk, txoriak ditugu maite
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea