Izarkomek eta Onarok Internet bidezko telebista plataforma bat sortu dute

Berria
https://www.berria.eus/komunikazioa/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute_2134410_102.html

Begizta izeneko Internet bidezko telebista plataforma sortu dute Izarkom-ek eta Oñatiko Onaro telekomunikazio operadoreek. «Konturatu ginen bazegoela jendea prest zegoena Izarkomera etortzeko. Baina gaur egun herritar askok etxean telebista Internet bidez jasotzen dutenez, arazo hori zuten», azaldu du Izarkomeko Iker Garaialdek. Euskarazko kateek izango dute lehentasuna. Etorkizunean, Begizta egitasmoko arduradunen asmoa da euskarazko kanal propioak sartzea. Urtarrilaren 2an abiaraziko dute, eta bezeroek hilean 2,95 euro ordaindu beharko dituzte kanalak ikusteko.