‘Koldotarrek’ posible dela erakutsi dute

Alea
https://alea.eus/gasteiz/1739450292059-koldo-mitxelena

Zenbait pieza aldatuta, eta Linux sistema eragile librea instalatuta, ordenagailu zaharrei bigarren bizitza bat emateko aukera dagoela ikasi dute Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek. Elkarteneteko kideen laguntzarekin haien lanaren emaitza Mendebaldeko Saharara iritsi da, bertako ikasleentzako ehun bat ordenagailu egokitu dituztelako. Batxilergoan izandako esperientzia positiboaren ondoren, datorren ikasturtean Luberri Linux jarriko dute Koldo Mitxelena ikastetxe osoan.