Metaren aplikazioak: malware hutsa, literalki

Teknopata
https://teknopata.eus/2025/06/meta-facebook-whatsapp-instagram-malware/

Teknopata blogak malware bezala izendatu du Metak erabiltzaileen informazio pertsonala biltzeko erabilitako softwarea. Metaren aplikazioek (Facebook, Instagram, WhatsApp) Android gailuetan erabiltzaileen informazio pertsonala baimenik gabe biltzen dute, erabiltzaileek pribatutasun-neurriak hartu arren (inkognito modua, VPN erabilera, etab.). Aplikazio hauek hacker teknika sofistikatuak baliatzen dituzte informazioa anonimizatu gabe gordetzeko eta prozesatzeko. Hori dela eta, Teknopata.eus-ek adierazi du Meta-ren zerbitzuak malware gisa sailkatu beharko liratekeela, antibirusek atzeman eta ezabatu beharreko software kaltegarrien zerrendan sartuz.

Artikulu osoa: Teknopata