Nola migratu Mastodon kontu bat instantzia batetik beste batera

Teknopata
https://teknopata.eus/2025/01/nola-migratu-mastodon-4-pausu/

Goazen lagunok” olatuan hainbat euskaldunek egin dute sare sozial toxikoetatik Fedibertsorako jauzia. Horietako askok probatzeko Mastodon.social-en kontua sortu zuten, eta orain Mastodon.eus edo Mastodon.jalgi.eus-era pasa nahi dute. Beste batzuk, toki komunikabideetako langileak dira, eta bere kontua Tokikom-en TKM.eus zerbitzari berrira mugitu nahi dute. Prozesu hori errazteko asmoz, Joxe Rojasek Mastodon kontu bat instantzia batetik bestera nola migratu azaldu du bere blogean.