PeerTube v7: Itxura berritu zure bideo-plataforma!

PeerTube v7 : offrez un nouveau look à votre plateforme vidéo !
JoinPeerTube.org
https://joinpeertube.org/news/release-7.0

Abenduaren 10ean PeerTube-ren Android eta iOS-erako aplikazioaren lehen bertsioa argitaratu zuen Framasoft-ek. Orain PeerTube bideo-plataformaren v7 bertsio berria argitaratu du irabazi asmorik gabeko elkarteak. Itxura berritu handia eman diote PeerTuberi, baina ez hori bakarrik: erabilerrazago eta irisgarriago ere egin dute. Garapenarekin aurrera jarraitzeko dohaintzak biltzeko auzolaguntza kanpaina martxan du Framasoftek.