Arrasateko Arizmendi Ikastolako Arizari Hezkuntza Elkarteak ia bi urte daramatza Saharaldebarekin eta Fronte Polisarioarekin lankidetzan, Tindufen (Aljeria) dauden Saharako bost kanpamentutako lehen hezkuntzako eskoletan gela informatikoak abian jartzeko. Saharara eramango dituzte Lanbide Heziketako Mikro-Informatika zikloko ikasleek berregokitu eta Txikilinux sistema eragile librea instalatutako hainbat eramangarri, baita Goierri Urola Garaiko ESI-k utzitako zortzi inprimagailu ere. Astelehenean, urtarrilak 27, ekin zion Saleh Zein Sidahamed-ek 2.500 kilometroko bide luzeari furgoneta kargatuta. Garraio-gastuak Arrasateko Udalak ordainduko ditu.
Saharar kanpamenduetako eskoletara 104 ordenagailu eramango dituzte astelehenean
Goiena