TeknoFrekuentzia: Euskal Fedibertsoa: Teknologia Burujabetzarako Bidea

Antxeta Irratia
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1737111744080-teknofrekuentzia-euskal-fedibertsoa-teknologia-burujabetzarako-bidea

Euskal Fedibertsoari buruz hitz egin dute Antxeta Irratiak eta Bikonet telekomunikazio kooperatibak elkarlanean egiten duten Teknofrekuentzia irratsaioan. Zer da Fedibertsoa? Nola funtzionatzen du? Eta zergatik ari da gero eta euskal erabiltzaile gehiago plataforma deszentralizatu eta burujabe hauetan sartzen? bezalako galderei erantzun diete, Abaraska taldeko Mikel Gartzia gonbidatuarekin batera.