“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

ARGIA
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2899/urtebete-baino-gehiago-greban-elon-musken-enpresaren-aurka

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen kolektiboa negoziatzeari uko egiten diolako. Climática-k sindikatuaren defendatzaile Arturo Vazquezekin hitz egin du, eta ARGIAk euskarara itzuli du elkarrizketa, CC BY-SA lizentziari esker.