«Tresna hauek hemen izanda, zein izango da euskara ikasteko motibazioa?»

Berria
https://www.berria.eus/euskal-herria/adimen-artifizialak-ere-euskaraz-ondo-ikas-dezan_2141095_102.html

Pasa den apirilaren 30ean EHUk antolatutako “Euskararen erronkak unibertso digitalean: adimen artifiziala” mahai-inguruari buruzko kronika bat eskaini digu Berriak. Ekimenean hizkuntza teknologien ikerketa eta garapenarekin lotutako hainbat erakundetako kideek parte hartu zuten: Xabier Arregi (EHUko HITZ zentroa), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Leire Barañano (Euskorpora) eta Orai NLP-Elhuyar (Aitzol Astigarraga), EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Urtzi Garay moderatzailea izanik.

Gaur egun hizkuntza teknologiekin lotutako euskarazko hainbat tresna erabilgarri izanda (itzultzaile automatikoak eta testu sortzaileak, besteak beste), Orai NLP zentroko koordinatzaile den Aitzol Astigarragak botatako galdera bat goraipatu da: «Tresna hauek hemen izanda, zein izango da euskara ikasteko motibazioa?». Aho batez, lankidetza ezinbestekoa izango dela adierazi dute parte hartzaileek.

Modu berean, atzean ez gelditzeko, adimen artifiziala integratuta duten euskarazko tresnek hizkuntza nagusietan sortutakoen errendimendu bera lortu beharko luketeela azaldu zuen Xabier Arregik, HITZ zentroko kideak. Hori lortzeko bideetako bat, besteak beste, software libreko teknologia burujabeak eraikitzea dela azpimarratu du.

Artikulu guztia Berriaren webgunean, Arantxa Iraolaren eskutik.