Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Sustatu
https://sustatu.eus/1736841377

Nazioartean hainbat ekimen daude datorren astelehenean, urtarrilak 20, Twitter uzteko. Bide horretatik, GoazenLagunok.eus webguneak dei egiten du Twitter/X eta gainerako “sare sozial toxikoak” utzi, eta Fedibertsoarekin bat egiteko. Esaterako Mastodon.eus edo Mastodon.Jalgi.eus komunitateetan izena emanez, edo Abaraska taldearen Fedibertsoa.eus webgunean zerrendatzen diren beste euskal komunitateetako batean.